EH Bilduk zabaldutako bideoaren arabera, Europako parlamentuko hiru talde politikotako diputatuak Euskal Herrian izan ziren iazko otsailean euskal presoen giza eskubideen egoera aztertzeko. Bidaia horretan jasotakoaren harira, apirilean Motibazio politikoko euskal presoen giza eskubideak txostena aurkeztu zuten Bruselan. Horretan, besteak beste, Espainiako espetxe agitariei Ibon Iparragirre eta gaixorik dauden gainerako presoen osasun eskubidea bermatzeko eskaera jaso zuten.
Txostena aurkeztu eta urte eta erdi beranduago Iparragirren egoera muturrekoa dela jakinda, txostenaren egileek preso ondarrutarraren egoera salatu eta “berehala aske uzteko” eskatu dute.
Eskaera egin duten diputatuak: Malin Björk ( Suedia), Tajtana Zdanoka (Letonia), Lidia Senra (Galizia, Espainia), Mark Demesmaeker (Flandria), Josep-Maria Terricabras (Katalunia), Martina Anderson (Irlanda) eta Josu Juaristi (Euskal Herria).
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.