Paleolito garaiko artea ikusteko aukera, Lekeition
Lekeitioko Udalak antolatuta, Paleolito garaiko erakusketa egongo da gaurtik aurrera Barandiaran aretoan. Aurkezpena gaur [azaroak 30] egingo da, 18:30ean. Besteak beste, aurkezpen horretan egongo da Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusia.
Erakusketan Bizkiko kobazuloetako hormetan aurkitutako lanen erreplikak egongo dira ikusgai. Hala, Ventalaperra, SantimamiƱe eta Lekeitioko Armintxe koban aurkitutakoak bertatik bertara ezagutu ahalko dituzte herritarrek. “Murgiltze sistema baten bidez, aipatu hiru kobazuloak modu birtualean bisitatuko ahalko dituzte herritarrek”, azaldu dute.
Erakusketa urtarrilaren 7ra bitartean egongo da ikusgai, asteburuetan. Ordutegia: 18:00etatik 20:00etara (barikuetan), eta zapatu-domeketan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Abenduaren 24an eta 31n goizez zabalduko dute. Gainera, jakitera eman dutenez, ikastetxeetako ikasleek bisita bereziak egiteko aukera edukiko dute.