Sare Gernikak biharko giza katean parte hartzera deitu ditu herritarrak
Sare Gernikak giza katea deitu du biharko. 19:30ean jarri dute ordua Merkurio iturrian. Giza katea egiteko hainbat arrazoi daudela azaldu dute.Batetik, gaixoasun sendaezi- nak dauzkaten presoen egoera salatuko dute, eta, era berean, «etxean, onik eta ...
Batetik, gaixoasun sendaezi- nak dauzkaten presoen egoera salatuko dute, eta, era berean, «etxean, onik eta bizirik izateko eskubidea» aldarrikatuko dute. Horren harira, Ibon Ibarragirre preso ondarrutarraren «mutu- rreko egoera urgentziaz aldatu behar dela» eskatuko dute.
Bestetik, abenduaren 9rako Bakearen Artisauek deitutako Pariserako martxagaz bat egite- ko deia egingo dute bihar. «Esta- tu frantziarreko espetxe politi- kan aldaketak ari dira ematen, eta bide hori sakondu, arindu eta estatu espainiarreko espetxe politikorako presio soziala bi-hurtzeko garrantzia handia dau-ka mobilizazioak», azaldu du Sarek. Gogogorarazi du autobu-sak ari direla antolatzen. Bihar emango dute deialdiari buruzko informazio gehiago.