Seigarrenez, Bat ez da gitxi jaialdia egingo dute bihar, Gernika-Lumon
Seigarrenez, Bat ez da gitxi jaialdia hartuko du Gernika-Lumok. Aurreko formatu berean etorriko da oraingoan ere, eta musika elektronikoaren jaia egingo dute. Hain zuzen, bihar elkartuko dira Trinkete Antitxokoan, gauerditik aurrera.Tsusk&Willy Ka...
Tsusk&Willy Kasper & El_ Txef_A eta Japoniatik etorritako Tamo Inai izango dira gaueko musika jartzeaz arduratuko direnak.
Jasotako dirua, Tanzaniara
Hala, jaiagaz gozatu nahi duenak 5 euroko (+borondatea) sarrera ordaindu beharko du. Jaialdian bildutako diru dena Gobernuz Kanpoko Erakunde bati emango diotela azaldu dute jaialdiaren antolatzaileek; hain zuzen, Tanzanian (Afrika) lanean ari den Espainiako Born to learn erakundeak jasoko du dirua. GBEk Kilimanjaro eskualdeko Newlance herrian eraiki duten eskola batera bideratuko dute dirua.