Urteko azken azoka berezia egingo dute zapatuan, Merkatu Plazan
Abenduko lehen zapatuak ere azoka berezia ekarriko du Gernika-Lumoko Merkatu plazara. Oraingoan, barraskiloak eta Errioxako ardoa izango dira protagonista; beraz, horiek dastatzeko aukera paregabea izango dute goiz eta eguerdi partean bertaratzen diren...
Ekainean hasi eta abendua bitarte egiten dituzte azoka bereziak hileko lehen zapatuetan; beraz, zapatukoa izango da aurten egingo duten azkena.
Ohi legez, 09:00etan zabalduko dute, eta 14:30era arte Busturialdeko hainbat txokotatik iritsitako 11 ekoizlek egingo dute bat hitzorduagaz. Hainbat postutan banatuta, barazkiak, frutak, eztia eta patea izango dituzte salgai, beste askoren artean. Halaber, artisautza produktuak ere erosi ahal izango dira; hala nola, saskiak, zeramika zein larruagaz egindako produktuak, apaingarriak…
Umeentzako, gainera, jolasak izango dira plazan bertan.