Domeka arratsaldean egingo dituzte umeen eguneko ospakizunak. Portuan daukaten txokoan egingo dute ekitaldia
18:00etatik aurrera. Antolatzaileek aitatu dutenez, “
beti bezala ilusio handiz” daude beraientzat egun berezia dena ospatzeko. Jolas eta ezusteko ugari egongo direla esan dute,
Smily ikuskizuna besteak beste.
Galizia Etxeko kideek
haur eta gurasoei bertara hurbiltzeko gonbidapena luzatu diete, “azkenean holako festetan denek gozatzen baitute”. Sarrera doakoa izango da.

Iaz ospatutako umeen jaia. Argazkia: Ondarroako Galizia Etxea