Urteroko txahal jana egingo dute gaur amorotarrek, baina esperotako hitzordua iluntzera arte ez da ailegatuko. Zain egotea arintzeko, goizetik murgildu dira jai giroan herritarrak zein kanpotik etorritakoak.
Serafina izeneko txahala goizean-goiz jarri dute erretzen; 05:00ak ziren haragia egiten jarri dutenean, “goxo-goxo eta apurka-apurka”. Goizean nabari zen usan goxoa herriko frontoian eta inguruetan. Baina afaritarako txartela erosi duten 370 lagunek gauera arte itxaron beharko dute. Orduak igaro ahala geroz eta jende gehiago joan da frontoira gerturatzen. 400 bat lagunentzako haina haragi ateratzea aurreikusten dute, “iazko antzera”.
Eguraldiak asko lagundu ez arren beste janari eta edari batzuekin girotu dute goiza bertaratutakoek. Taloek eta txistorrek leundu dute bertaratutakoen gosea. Horrez gain, lehiaketa berezi bat ere egin dute. Frontoiaren atarian jarritako alper harriaren pisua igartzen duenarentzako edo igaro gabe gehien hurbiltzen denarentzako herriko jakiez osatutako otarra prestatu dute. Jokaldi taldeak girotuta amaituko dute euripeko eguna amorotarrek.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.