Asteburuan partidua jokatu ahal izan duten bost taldeetatik lauk lortu dute garaipena.
Berriatuko FT izan da galdu duen bakarra eta Mutriku Futbol Taldeko nesken neurketa bertan behera geratu zen.
Lekeitiok 3-1 hartu zuen mendean Bilboko Indautxu taldea. Mikel Badiolarenak sailkapenaren erdialdean kokatu dira, baina lau puntura dituzten igoera postuei heltzeko asmoagaz jarraitzen dute. Aitzol Goitia, Iban Andonegi eta Endika Iza izan ziren golegileak zapatuan Larrotegin.
Aurrera Kirol Elkartea berriz Urdulizera joan zen zapatuan.
Josu Aldazabal jokalari markina-xemeindarrak areaz kanpotik sartutako gol eder bati esker etxera eraman zituzten 3 puntuak. Arnasa hartzeko balio izango die garaipenak gorriei. Garaipen nabarmenena lortu zuena
Mutriku Futbol Taldeko mutilen taldea izan zen. Lesakan jokatu zuten larunbat arratsaldean, puntuak batzea beti zaila den Mastegi zelaian, baina mutrikuarrek aise gainditu zuten talde nafarra; Aitor Esnal, Jon Martinez de Luko, Ion Landa eta Eritz Egiak sartu zituzten golak.
Aurreraren hamaikakoa Urdulizen. Argazkia: Leartigol
Lurraldeko Lehen Mailan diharduten
Berriatuko eta Artibai futbol taldeek berriz sailkapenean zazpi puntu dituzte. Baina asteburua oso desberdina izan da bientzat. Berriatuarrek zazpi gol jaso zituzten Mungiaren zelaian eta markina-xemeindarrek berriz garaipen estua lortu Barroetan, Mikel Etxebarriak sartutako golari esker.
Berriatuarrak hamazazpigarren sailkatuak dira, jaitsiera postuetako muga-mugan, eta
Artibaikoak aldiz postu bi aurrerago daude.
Bertan behera. Mutriku Futbol Taldeko neskek
Zumarragako Argixao zelaian Urolaren aurka jokatu behar zuten partidua bertan behera geratu zen elurteen ondorioz. Zelaia zuri-zuri eginda zegoen barikutik, eta horrek ezinezko bihurtzen zuen futbolean aritzea.
Artibaik zelairatutako hamaikakoa. Argazkia: Leartigol