Ikuspegi horrek bultzatuta, beste urteetan egon ez diren hainbat berrikuntza egingo ditu udalak. Aldaketa horiek argiteria berezian eta urtero jartzen duten zuhaitzean egingo dituzte.
Argiei dagokienez, udaletik esan dute Mutrikuko kaleetan jarriko diren argi guztiak
LED argiak izango direla, «kontsumo arduratsu bat egiteko nahiak bultzatuta».
Beste alde batetik, urtero jarri ohi den
zuhaitza ere ez da benetazkoa izango aurten. Data berezi batean bakarrik jartzeko zuhaitz bat moztu beharrean, zuhaitz artifizial bat jarriko dute Goiko Plazan. Zuhaitza atonduko duen
argiteria ere aldatu egingo dute, eta aurten ‘mikrobonbila’ deitutako argitxoak jarriko dizkiote.
Gabonetako argiak. Argazkia: Bilbotik
Udalak gaineratu du argiteria eta apainketa berezia
Bertan merkataritza elkartearekin batera egingo duela. Esan dute bereziki herrigune historikoa apainduko dela aurten.
Argiteria alokatu egingo dute, eta merkatari elkarteak ordainduko ditu kaleetan jartzen direnak: Erdiko Kale, Atxitxin Aldapa eta Barrenkalekoak hain zuzen; gainontzekoak udalaren kontura izango dira. Eguenean [abenduak 7] piztuko dute Gabonetako argiteria, IV. Pintxo Pote Mundiala aprobetxatuz.