Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoaren Kultura Batzordeak briska txapelketa antolatu du aurten ere.
Hain zuzen, domeka arratsaldean
[abenduak 10] lehiatuko dute Lea Ibarreko 22. Briska Txapelketa. Parte hartzeko asmoa dutenek Amorotoko
Kultur etxean izena eman beharko dute egunean bertan, 16:00etatik 17:00etara bitartean.
Ohitura legez,
hirukoteka jokatuko dute txapelketa eta partida bakoitza bost tantora izango da. Beste urte batez, lehenengo lau hirukote sailkatuak sarituko dituzte.
SARIAK:
- 315 euro eta garaikurrak
- 180 euro eta garaikurrak
- 135 euro eta garaikurrak
- 75 euro eta txanpaina