Euskal Herriak Independentzia! lelopean, manifestazioak Lekeitioko kaleak zeharkatu ditu gaur iluntzean. Katalunian Espainiako Konstituzioaren 155. artikulua ezarri eta gero, kalera ateratzea «inoiz baino garrantzitsuagoa» zela azpimarratuta egin da mobilizazioa. Lekeitioko Ezker Abertzaleak antolatutako ekitaldiagaz bat egin dute bai lekeitiarrek eta baita ere inguruko herrietako bizilagunek. Euskal Herria independentziara eramango duen bidea martxan ipintzeko garaia dela adierazi dute.

Manifestazioa Eskolapean hasi da.