Txakolina, taloa eta pintxoekin lagunduta
Mundakako udaletxe azpiko arkupeak bete egin dira, beste urte batez, Txakolin Egunean; bertoko ardoa edateaz gain, taloa jateko, pintxoak dastatzeko eta inguruko ekoizleen hainbat produktu erosteko aukera izan dute herritarrek.Txakolina aitzakia hartut...
Mundakako udaletxe azpiko arkupeak bete egin dira, beste urte batez, Txakolin Egunean; bertoko ardoa edateaz gain, taloa jateko, pintxoak dastatzeko eta inguruko ekoizleen hainbat produktu erosteko aukera izan dute herritarrek.
Txakolina aitzakia hartuta, judaletxe azpiko arkupeetatik hasi eta herriko plaza girotu zuten mundakarrek zapatu goizean. Hotzari aurre egiteko, edanaz gain, jatekoa ere izan zuten han batu zirenek. Txaparen berotasunaren inguruan, taloei forma ematen batzuk, sutan erretzen beste batzuk zein txorizoak prestatzen ere, bertan zen lagun kuadrillak ere umoretsu egin zion aurre zapatu goizeko feskotasunari.Tripa berotzeko aukeretako bat izan zen taloa Txakolin eguneko azokan. Ez bakarra, ordea. Salmahaien artean, show cooking-a. Pintxo hotzak prestatzeari ekin zioten Erreka jatetxeko eta Goikoa tabernako sukaldariek, azokan bildu zen jendearen aurrean eta pintxoak egiteko jarraitu beharreko pausoak azalduz. Hala, momentuan bertan egindako gutiziak dastatzeko aukera ere izan zuten mundakarrek: fruta gustuko tartarra eta txori gazi gozoa. hain zuzen ere.
Horri guzti horri saka egiteko, txakolina, Urdaibaiko ekoizleen ardoa eta mota askotarikoa, baita ekologikoa ere. Ondoko mahaietan, eskualdeko zein kanpoko nekazari eta abeltzainen produktuak erosteko aukera ere izan zen Mundakako Txakolin Eguneko azokan: frutak, barazkiak, gazta, euskal pastela, ogia, gozoak, patea…
Abenduko azoka
Urteroko azoka bilakatu da Mundakako Txakolin Egunekoa. Abenduko lehenengo hitzordua izan ohi da mundakarren artean, eta azken urteetan legez, joan den zapatuan ere mahats-ardoa probatzera joan ziren hainbat lagun.