ETBk Santa Katalinatik eskainiko ditu kanpaiak
Beste behin ere, kanpaiak zuzenean eskainiko ditu Euskal Telebistak. Aurten, gainera, Busturialdea aukeratu dute 2017. urtea agurtu eta 2018. urteari ongietorria emateko. Hain zuzen ere, Mundakako Santa Katalina baselizatik eskainiko dituzte kanpaiak, ...
Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga Herri Txiki, Infernu Handi saioaren aurkezleek eta Sara Gandara kiroletako aurkezleak aurkeztuko dituzte kanpaiak, aurten ere, Euskal Telebistako bi kateetan.
Ustekabeak
ETBk azaldu duenez, ustekabez betetako gaua izango da, eta emaldi bereziak egongo direla ziurtatu dute. Aurreratu dutenez, Gatibu taldeko Alex Sarduik eta Izaro Andresek Aske maitte abestuko dute, eta Gernika-Lumoko Ross dantza taldearen laguntza edukiko dute.