Mikel Urrutikoetxeak eta Andoni Aretxabaletak binakako txapelketako ligaxkako lehen puntua lortu zuten atzo [abenduak 6] Danel Elezkano eta Beñat Rezustari 22-14 irabazita. Markina-Xemeingo pilotariak Ladis Galarzaren ordez jokatu zuen 3. jardunaldiko lehen partida,
maila handia erakutsiz.
Haieratik jarri ziren aurrean Mikel Urrutikoetxea eta Andoni Aretxabaleta eta 5 tantuko aldea mantendu zuten 10-5 era arte. Urrutikoetxeak eraman zuen agintea aurrean eta Aretxabaletak aurpegia jarri zion ohi baino akats gehiago egin zituen Rezustari. 10-10eko berdinketaren ondoren bere gaitasuna atera zuen kantxara Zaratamokoak eta markagailua 22-raino eraman zuen tantuz tantu.
Markina-Xemeingo atzelariak abenduaren 13an Urretxun jokatuko den laugarren jardunaldia jokatuko du, berriz ere Ladis Galarzaren ordez.