Iparragirre kalea lehenesteko eskatu dio Bidegorridxe ekimenak udalari
Ekimenaren bultzatzaileen ustez, Mestikabason hasitako lanak ez datoz bat bizikleta sarearen planifikazio orokor bategaz; horregatik, gelditzeko eskatu diote udalariGernika-Lumoko Bidegorridxe ekimenaren bultzatzaileek salatu dute udalak Mestikabaso ka...
Ekimenaren bultzatzaileen ustez, Mestikabason hasitako lanak ez datoz bat bizikleta sarearen planifikazio orokor bategaz; horregatik, gelditzeko eskatu diote udalari
Gernika-Lumoko Bidegorridxe ekimenaren bultzatzaileek salatu dute udalak Mestikabaso kalean hasitako lanak ez datozela bat bizikleta sarearen planifikazio orokor bategaz, eta, horregatik, behar horiek gelditzeko eskatu dute. Gainera, kale horretako lanek «puntu arriskutsu uga- ri» sorraraziko dituztela ere kritikatu dute. Bestalde, Iparragirre kalean «premiaz esku hartzea» eskatu dio udalari, «arrisku handiko gunea» dela uste baitu.Azaroan hasi zituen udalak Mestikabaso «hobetzeko» lanak, «oinezkoei erosoago ibiltzeko» aukera emanez. Espaloia handitzea da asmoa, Mestikabaso 11 zenbakitik 45eraino doan bidean. Zabaleran tamaina bikoiztuko diote, eta bizikletak igarotzeko bidea egingo dutela esan zuten. Lanak urte bukaerarako amaitzea aurreikusten du udalak, eta horien kostua 175.000 eurokoa da.
Bizikletaren erabilera egokia sustatzeko proposamenak eta konponbideak lantzen ari diren eragileei egiteko horiez ez diela galdegin kritikatu dute Bidegorridxe ekimenaren bultzatzaileek. Lan horiek ez direla bizikleta sarea zabaltzeko dagoen plan orokorrean oinarritzen diote, eta aipatu plana herriko eragile desberdinen lankidetzan landu beharko litzatekela uste dute. Izan ere, planak bizikleta erabilera eskatzen duten herriko eraikin, ekipamendu eta gune ugari hartu behar ditu aintzat; hala nola, ikastetxeak.
Halaber, lan horietan xahutuko duten diru hori Eusko Jaurlaritzak bidegorriaren hobekuntzarako eman zuela gogora ekarri dute. Eta horregatik guzti- agatik, mahai tekniko bat sortu eta gai horri buruz «ganoraz aritzea» eskatu dute, «serio berba egin eta oinarriak ezartzeko, Gernika-Lumon, behingoz, mugikortasun jasangarria bultza dadin».
Berba egitea, «ukatuta»
Azaroaren 30ean, esaterako, udalean egindako osoko bilkurara bertaratu ziren, gaiari buruz daukaten iritzia ematekotan. Hala ere, herriko alkate Jose Maria Gorroñok «hitza ukatu» ziotela salatu dute, «nahiz-eta eskaria idatziz egina zegoen, eta udaletxeko erroldan erregistratuta». Herritarrek, orduan, aretoa utzi eta alde egin zuten, eta jarrera bera izan zuten EH Bilduko ordezkariek, ez daudelako prest «herritarrenganako horrelako errespetu faltarik onartzeko».
Horrenbestez, eta bere ideiak jendarteari jakinarazteko, Bidegorridxe ekimenaren sustatzaileek beraien esku dauden «bide guztiak» erabiliko dituztela aipatu dute.