Markina-Xemeingo Olasagasti kontserba enpresak 2017ko Espainiako enpresa onenaren saria irabazi du Italian. Azaroaren 30ean jaso zuten Espainiako Merkataritza Ganberaren saria Milanen egindako ekitaldian. Jesus Gracia Espainiako enbaxadorearen eskutik hartu zuen saria sendi osoaren izenean, Ignacio Orlando lehendakariak.
Italiak azken 14 hilabeteetan sendiari ematen dion bigarren saria izan da azarokoa. Iaz Erromako enbaxadan Isabel Katolikoaren Enkomienda eman zieten familiaren ibilbide profesionala saritu nahirik.

Felix Bonmatíi-Merkataritza Ganberako Lehendakaria-, Ignacio Orlando -Olasagastiko lehendakaria- eta Jesus Gracia -Espainiako enbaxadorea. Argazkia: E.M.G.
Orlando Olasagasti familia Genova, Donostia eta Markina-Xemein banaturik bizi da. Matteo Orlandok zuzentzen du Lea-Artibai eskualdeko fabrika, bere aita eta aizpek, berriz, Italiakoa.
Yolanda Gimeno Espainiako Merkataritza Ganberako idazkariak, Antonio Cosano kontsulak eta Maite de la Torre Espainiako Turismo Kontseilariak ere parte hartu zuten sari banaketa ekitaldian eta ondorengo jaian. Enpresaritza eta banku-jarduerako beste hainbat ordezkari ere egon ziren bertan.
Aurten Pyme baten
lana eta lorpenak saritu nahi izan dituztela adierazi zuen ekitaldian Felix Bonmati Italian dagoen Espainiako Merkataritza Ganberako lehendakariak.