Ispasterko frontoia jolasleku erraldoi bihurtu da gaur [abenduak 9]. Goiz eta arratsalde parkea eduki dute bertan ume eta gaztetxoek. Eta gozatu dute, zelan ez! Puzgarriak eta ohe elastikoak izan dituzte aukeran salto eta salto egiteko.

Ume eta gurasoak Ispasterko jolas parkean.
Lau puzgarriak eta hiru ohe elastikoak bete beteta egon dira, eta ilaran zain, txanda noiz tokatuko urduri, egon dira umeak. Goiz eta arratsalde egin dute bertan batzuk, oinutsik, aukera paregabea aprobetxatu nahian. Kanpotik ere entzuten izan da frontoi barruko irri eta farra.