Adimen gaitasun handiko umeei buruzko hitzaldia eskainiko dute Ondarroan
Eguenerako [abenduak 14] antolatu dute hitzaldia Aupatuz elkartekoek, adimen gaitasun handiko seme-alabak dituzten familiek osatutako elkarteko kideek. 18:00etatik 20:00etara izango da, Ondarroako Kofradia Zaharrean. Hitzaldia guraso, irakasle eta haurren inguruan diharduen edonori zuzenduta dago eta Garbiñe Badiola Bilbao psikologian lizentziatua izango da hizlaria.
Elkarteak adierazi duenez Euskal Herrian 7000 ume daude egoera horretan, eta soilik 383 atzeman dituzte. Adimen gaitasun handiko neska-mutilen berezko ezaugarriak ezagutzera ematea ezinbestekoa ikusten dute, beraien identifikazioa lantzeko eta garapen orekatu baterako behar duten arreta egoki bat eman ahal izateko. Dei berezia egin diete irakasleei parte hartzeko eta elkarrekin ikasteko.