Beharrizana dutenei laguntzeko elikagaiak batzen ari dira Ispasterren
Azken urteetan moduan, aurten ere beharrizana duten pertsonei lagundu asmoz, janari bilketa egiten ari dira Ispasterren. Abenduaren 1ean hasi zuten ekimena, eta herritarrek barikura arte [abenduak 15] dute haien ekarpena egiteko aukera.
Eguenetan batzen dituzte elikagaiak, 18:00etatik 20:00etara. IƱigo Egiluz aretoaren autobus geltokira ematen duen atean jasotzen dituzte herritarrek utzitako elikagaiak.
Ispasterko Udalak, Ispasterko elizak, Lekeitioko Aizpa Dominikak, Erabil enpresak eta Gurutze Gorriak elkarlanean abiatu dute ekimena, eta haien ekarpenak egin dituzten herritarren laguntza eskertu dute. Izan ere, gogoratu dute asko direla beharrizan handia dutenak, eta horren adibide moduan honako datu hau eman dute: Gernika-Lumoko elikagaien bankura hilero 116 familia eta 308 pertsona hurbiltzen dira.