Eguenean [abenduak 14] egingo dute bilera zabala
Zabiel kultur etxeko aretoan,
19:00etan. Duela urte eta erdi inguru jarri zen martxan
hondakinak biltzeko sistema berria Mutrikun, herritarrek horrela erabakita. Mutrikuko EH Bilduk esandakoaren arabera, “udalak bilketa kopuruari zegozkion emaitza batzuk argitaratu zituen duela zenbait hilabete”, baina azken aldian herritarrek aukeratutako sistema
albo batera utzi delakoan daude.
Hori iritzita, esan dute “beharbada” garaia dela sistema berriaren inguruko
ebaluaketa bat egiteko herritarrekin batera. EH Bilduko ordezkarien ikuspuntutik bi alde dauzka ebaluaketa egiteak: alde batetik hondakinak biltzeko sistema berriak gaur arte eduki duen
ibilbidearen balorazioa egitea eta bestetik herritarrek eduki ditzaketeen zalantzak, kexak eta iradokizunak jasotzea.
Azken batean, «hondakinak biltzeko sistema berria,
ondo doa?» galderari erantzuten saiatuko direla esan dute. Herritarrek batzarrean
parte hartzea garrantzitsua dela esan dute, ondorioak denen artean ateratzeko.
Edukiontziak Mutrikun.