Indarkeria matxistaren inguruko ekintza bi antolatu dituzte Ondarroako Etxelilan
Eguenean [abenduak 14] Volar izeneko dokumentala eskainiko dute, 17:00etan. Filmaren ostean solasaldia egingo dute bertaratzen direnen artean. Genero indarkeria jasan duten bederatzi emakumeri buruzko dokumentala da. Emakundek, Emakumearen Euskal Erakundeak, ekoitzi zuen, Bertha Gaztelumendi zuzendariaren gidaritzapean.
Hurrengo egunean, barikuan, Jeanne Rolande Dacougna doktorearen hitzaldia egongo da, 18:00etan. (De)construyendo identidades, imaginarios y practicas. Mujeres migrantes africanas en la encrucijada izenburua edukiko du berbaldiak eta gaztelaniaz izango da.