Hasierako murrizketa handiagoa izatea espero bazen ere,
%30ekoa hain zuzen, murrizketak oraindik ere handia izaten jarraitzen duela esan dute kofradietako arduradunek. 22 orduz bilduta egon eta gero lortu dute adostasunetara iristea Europar Batasuneko arrantza ministroek.
Laugarren aldia da legatzaren kuotak murrizketa jasaten duena.

Arrantzaleak, legatza deskargatzan
Espainiako Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurugiro ministro
Isabel Garcia Tejerina pozik agertu da hasierako proposamenetan agertzen ziren murrizketetatik mugitzea lortu dutelako Europar Batasuna. Ministerioak argitaratutako ohar batean dio “lortutako akordioak
ontzien eta langileen egonkortasuna mantentzen lagunduko duela, eta posible zen etekin maila altuena” lortu dela.
Negoziaketak hain gogorrak izatea Europar Batasunak
2018an bertan espezie guztiekin martxan jarri nahi duen
gehiengo etekin iraunkorra lortzeko prozesuak eragin du. Iraunkortasunean oinarritutako estrategia hori 2020rako ezarri behar bada ere, Europar Batasuna hurrengo urterako ezartzen saiatu da.
Antxoa eta txitxarroa. Antxoari dagokionez,
Bizkaiko Golkoan arrantzatu ahalkko dena aurtengo kopuruaren berdina izango da. Tejerina ministroak pozik hartu du erabakia, berriro ere antxoaren biomasak hazten jarraitzen duela eta.
Txitxarroaren kuota berriz %21 igo dute aurtengoarekin alderatuz.
Zapoak ere bere horretan jarraituko du.

Ondarroako portuan lehorreratutako antxoa.