Udalak azken urteetan ematen duen
Ondarroako Kirolariak Historian Zehar beka egiteko interesa daukatenek
urtarrilaren 23a baino lehen aurkeztu beharko dituzte eskatutako agiri guztiak. Bekak 3.000 euroko balioa edukiko du, eta bereganatzen duenak proiektua, azterlana eta memoria aurkeztu beharko ditu, denak euskara hutsean. Bekak gehienez ere
sei hilabeteko iraupena edukiko duela zehaztu dute udal arduradunek. Gaineratu dute, beka norbanakoek jaso ahal izango dutela, beti ere
EGA edo antzeko euskaraz aritzeko gaitasuna balioztatzen duen batek.

Kepa Arrizabalaga Athletic Clubeko atezaina da gaur egun. Argazkia: Athletic Club
Beka eskatzen dutenek ondorengo
dokumentazioa aurkeztu beharko dute udaletxean: eskatzailearen nortasun agiriaren fotokopia bat, titulazio akademiko zehaztua eta osatua, curriculuma, Foru Ogasuneko eta Gizarte Segurantzako ziurtagiriak, erakunde horiekin eskatzaileak dituen betebeharrak egunean ordainduta dituela adierazten duen ziurtagiria, onuradun-baldintza lortzeko debekurik ez duela esaten duen eskatzailearen aitorpena eta gaiaren azalpena eta lana nola burutuko dituen azaltzen duen proiektua.
Azaldu dutenez, beka alkateak berak esleituko du,
epaimahaiak aurkezten dizkion hautagaien artean aukeraketa eginda. Gaineratu dute, lanak gutxienez 100 orriko luzera eduki beharko duela, eta jabetza Ondarroako Udalari egokituko zaiola. Lana amaitzean, egileak
aurkezpena egin behar izango du jendaurrean.

Iñaki Bergara ondarrutarra Belgikako selekzio nagusiko atezainen entrenatzailea da. Argazkia. Everton CF