Ohiturari eutsiz, Santa Luzia ermitara hurbildu dira gaur herritarrak. 11:00etan mezu entzun ostean, kopauan elkartu dira. Udalaren eskutik, pernila, txorizoa eta bestelakoak dastatzeko aukera izan dute.
Aurten gainera
lehiaketa berezia izan dute. Kalabaza baten pisua asmatzeko zeregina zuten, eta
Iñaki Gojenola lekeitiarrak pisua asmatu, eta pernila jaso du trukean. Hala, bigarren geratu denarentzat ere saria egon da. Hark txorizo eta solomo sorta jaso du.
Asteguna izan arren,
jende asko hurreratu da Santa Luzia ermitara, eta kalabazaren lehiaketan ia 70 pertsonak parte hartu dute.

Ezkerrean Jesus Maria Anakabe Mendexako alkatea, eta eskuinean Iñaki Gojenola lekitxarra pernilagaz.
Argazkia: Mendexako Udala.