Txartelak bideratzeko gaurtik [abenduak 14] abenduaren 21eraino egongo da epea,
20:00etatik 21:00etara Aurrera Mendi Taldeak daukan lokalean. Hilaren 21a baino lehen federatzen diren mendizaleak
urtarrilaren 1etik aurrera egongo dira alta emanda.
Aurrera Mendi Taldeak federatu txartela egiteko deia luzatu die mendian ibiltzen diren guztiei,
“euren segurtasunarengatik da eta”. Argibide gehiago nahi izanez gero taldearen lokalera joateko (Txomin Agirre 16), 635 200 189 telefono zenbakira deitzeko edo
web orrian begiratzeko esan dute taldekoek.