10:00etan zabalduko dute Goiko Plazan egongo den azoka.
Produktu ezberdinak erosi ahal izango dira bertan, barazkiak, fruta, ogia, gozoak, eztia, ukenduak eta gazta esaterako. Herriko eta inguruetako ekoizleez gain, hainbat elkartek ere parte hartuko dute azokan: institutuak, Gaztelekuak, Sahararen aldeko taldeak, Zabiel Eskulan Taldeak eta Presoen aldeko plataformak. Horiez gain urtero legez Ataungo
talogileak ere bertaratuko dira.
Azokako produktuez gain,
animaliak ere egongo dira ikusgai: zezenak, behiak, ardiak, ahuntzak, behorrak, euskal pottokak eta hegaztiak besteak beste. Eguerdia
Trikitixa taldeko musikariek girotuko dute.
Iaz ere giro aparta egon zen Goiko Plazan.
Baina azken urteetan San Tomasetan ospatzea ohitura bihurtzen ari den ekitaldia ere egingo dute gauean;
MRK Gaua antolatu du Mutriku Rock Kolektiboak Gaztetxean,
Abendurock jaialdiaren barruan. 22:30etan hasiko dira herriko taldeen kontzertuak. Antolatzaileek esan dutenez zortzi izango dira oholtzara igoko diren taldeak eta bakoitzak
lauzpabost abesti eskainiko ditu. Mutriku Rock Kolektiboko kide diren taldeetako musikariez gain herriko beste beste musikari batzuk ere batuko zaizkie emanaldiari. Guztira
25 musikari inguru ariko dira Kaos Etiliko, Exkixu, AC DC, Rolling Stones edo Berri Txarrak taldeen abestien bertsioak jotzen.
Antolatzaileek gogorarazi dute MRK Gauaz gozatzeko sarrera
doakoa izango dela.