Bermeoko Txosna Batzordeak eta Ondarroako Gazte Asanbladak antolatu dituzte topaketak. Adierazi dutenez, bi herrietako gazteen arteko harremanak sustatzea eta Bermeoko herrian bizi duten errealitate soziolinguistikoa hobeto ezagutzea dira jaialdiaren helburuak.
Egun osoko egitaraua antolatu dute. 12:30ean, karropoteoa egingo dute Alde Zaharretik, jokoekin dinamizatuta. Ondorengo ekimenak Gaztetxean izango dira: 15:30ean, bazkaria izango dute. Kulixka edo Anaitasuna tabernetan eman behar da izena. Euskararen gaiari helduz, 18:30ean, Ondarroako eta Bermeoko euskararen egoerari buruzko solasaldia izango da AEKren eskutik, eta topaketei amaiera emateko, 20:00etan, DJ OndarruMask entzuteko aukera egongo da. Herritarrei topaketetan parte hartzeko deia egin diete.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.