Markina-Xemeingo Udalak Peru Abarka Album Lehiaketa martxan jarri du berriz ere. Beste urteetan ez bezala,
aurten Erein argitaletxeagaz egingo du elkarlana. Lehiaketa bi ataletan banatuta dago; narraziorik onena eta narrazio hori ilustratzeko proposamenik onena. Idatzizko lanak aurkezteko
epea 2018ko otsailaren 9ra arte egongo da zabalik.
Idazleen oinarriak. Parte hartzaileek bete beharreko baldintzei dagokienez, 18 urtetik gorakoa izatea da bete beharreko bakarra. Idatziari dagokionez, helduentzako ipuina izan behar da, eta gaia librea den arren, ipuina originala eta argitaratu gabea izan behar da. Ipuina euskara batuan idatzi behar da, eta prosaz zein bertsoz egin daiteke. Luzera karakteretan neurtuko da (espazioak barne); 12.000 gehienez eta 9.000 gutxienez.
Beroki gorria XI. Album lehiaketako irabazlearen aurkezpen ekitaldia.
Irabazle bakarra egongo da, eta
1.700 euroko saria jasoko du. Hala ere, saria eman barik geratu ahal da, epaimahaiak erabakiko balu lanek maila nahikoa ez dutela;
2017ko urtean gertatu zen bezala.
Aurkezterako orduan DIN A4 tamainako orrialdeetan egon behar da, alde bakarretik idatzita; lerrotik lerrora 1,5 puntuko tartea eta 12 tamainako
Times New Roman letra mota erabiliko da.
Lana Markina-Xemeingo Udalaren Erregistro Orokorrean aurkez daiteke, edota udaletxeko helbidera postaz bidali daieteke (Markina-Xemeingo Udala 48270 Markina-Xemein, Bizkaia).
Lehiaketaren baldintzak eta aurreko urteetako lanak
Peru Abarka Lehiaketaren webgunean ikusgarri egongo dira.
2016. urtean argitaratutako Beroki Gorria albumaren azala