Elikagaien Bankuak abenduaren 1ean eta 2an egin zuen janari bilketa.
Mutrikuko establezimenduetan 1.280 kilo janari bildu dituzte; umeentzako zerealak eta jakizko ontzitxoak, esnea, pardelak eta higienerako produktuak. Janariaz gain, herriko establezimenduetan ipinitako itsulapikoetan
1.119,15 euro batu dituzte. Jasotako dirua elikagai freskoak erosteko erabiliko dela esan dute, aurreko urteetan egin bezala. Bildutako guztia Gabonetan beharra duten pertsona guztien etxeetara bideratuko dutela esan dute.
Herrian bildutakoaz gain, Saturrarango
DIA supermerkatuan 2 kutxa handi eta 11 kutxa ertain elikagaiez bete ziren. “Horiek Bergarako zentralera eraman genituen. Handik eskualde osora zabalduko dute, Mutriku barne, urte osoan”.
Elikagaien Bankuko kideek
eskerrak eman nahi izan dizkiete bilketa arrakastatsua izatea posible egin duten guztiei: jakiak eman duten herrigarrei, bilketa lanetan lagundu duten 26 boluntarioei, eta baita ere Manolo Iñarrari kamioi txikiarekin eta lokalarekin ezinbestekoa den laguntasuna eskaintzeagatik.

Mutrikuko Elikagai bankuko boluntarioak, DIAn