Danel Mandiolak gazteetan eta Ekaitz Mendizabalek nagusietan Xisterako finalak irabaztea lortu dute
[zuzenean ARGAZKI GALERIA ikusi]
Lehenego finala, gazte mailakoa, Theo Etxegaraik eta Danel Mandiola markina-xemeindarrak irabazi zuten. 2 eta 1 menderatu zituzten Eduardo Agirre eta Aratz Mendizabal mutrikuarra. Partida oso lehiatua izan zen eta lehen hiru set-ak emozioz betetakoak izan ziren. Lehen set-a oso berdindua izan zen baina Agirrek eta Mendizabalek Etxegaraik sakez egindako huts bat baliatu zuten 15era iristeko. Bigarrenean markagailua berdinduta egon zen zapi tantotara iritsi arte baina orduan gorriek 12-8 aurreratzea lortu zuten. Aurretik zirela jakinda lasaitasun gehiagorekin joklatu eta 15era iristea lortu zuten. Banako berdinketagaz, hirugarren set-ean ere bere horretan jarraitu zuen partidak. Launako berdinketara iritsi ziren bikoteak baina Danel Mandiolak bere sendotasuna erakutsita urdinen akatsa eragin eta finala eurenganatu zuten.[zuzenean ARGAZKI GALERIA ikusi]
Bigarren finala nagusien mailakoa izan zen eta han ere berdintasuna izan zen nagusi. Lehenengo set-ean Julen Iriondo berriatuarrak eta Edu Susok osatutako bikote gorriak lortu zuen garaipena 15-14ko markagailuagaz Ekaitz Mendizabal mutrikuarra eta Zugaitz Sallaberri mendean hartuta. Bigarrenean urdinak bikain hasi ziren eta horri esker 1-6 aurreratzea lortu zuten. Gorriek ez zuten amore eman eta markagailura berdinketa igo zuten, 7 tantotara. Urdinak berriz ere partidan sartu ziren orduan eta 1-4ko partziala eginda markagailuan aurrea hartu eta amaierara arte nagusi izatea lortu zuten. Hirugarren set-ean urdinak izan ziren hasieran aurrea hartzea lortu zutenak. Banako eta binako berdinketak egon ziren markagailuan baina urdinek bi tanto jarraian eginda partida apurtu zuten. Bosgarren eta azken tantoa ere eurena izan zen, eta horrela finala irabaztea lortu zuten. Azkenean Lea-Artibai eta Mutrikuko lau puntistetatik birek lortu zuten garaipena Xisterako finaletan: Danel Mandiola markina-xemeindarrak gazte mailakoan eta Ekaitz Mendizabal mutrikuarrak nagusien mailakoan.