Atzo [abenduak 17] Diman lortutako emaitzagaz eskuratu du Eluk garaipena.
Zortzi lasterketa eduki ditu aurtengo lehiaketak eta ondarrutarrak
3.065 puntu eskuratuta lortu du sailkapenaren gorenean amaitzea; atzoko 20 kilometroko lasterketa ere irabazi egin zuen.
2 ordu 14 minutu eta 40 segundo behar izan zituen froga amaitzeko eta bigarren sailkatuari ia 49 segundo atera zizkion.
Arrietan 505 puntu, Lemoizen 510 puntu, Morgan 505 puntu, Loiun 510 puntu, Trapagaranen 510 puntu, Zamudion 510 puntu, Lekeition 505 puntu eta atzo Diman 510 puntu eskuratu zituen.
Txapelketa bikaina egin du Eluk eta
pozik agertu zen atzo Dimako lasterketa amaitu zenean.
Eskerrak eman nahi izan zizkien bera animatzen aritu diren guztiei: “eskerrik asko urte guztiak jasotako animo guztiengatik”.

Elu Dimako proba amaitu ostean. Argazkia: Nagore Elu/ Facebook
Dimako frogako laugarren eta bosgarren postuak bi lekeitiarrentzako izan dira. Otoio Kirolak taldeko
Idoia Olabarriagak 3:01:56 denbora egin zuen eta
Susana Sarasketak 3 ordu eta 11 minutu. Bizkaia Kopa Traileko
sailkapen orokorrean hirugarren amaitu du Sarasketak 2994 puntugaz eta Olabarriagak laugarren 2991 puntugaz.