Isuntza Arraun Elkarteko gazte mailako neska-mutilak bost domina lortuta itzuli ziren domekan [abenduak 17] Lekeitiora.
Peio Mujikak urrezko domina lortu zuen txikien mailan eta
Arkaitz Gezuragak eta
Maddi Aboitizek aldiz, brontzezkoa. Kadete mailako arraunlariek ere eraman zituzten Portugaleteko I. Ergometro indoor estropadako dominak.
Marcos Chirutek zilarrezko domina irabazi zuen eta
Igor Zabalak brontzezkoa.
Isuntzako arraunlariak eta entrenatzaileak Portugaleteko ergometro indoor estropadan. Argazkia: Isuntza
Isuntza Arraun Elkarteko ordezkariek zehaztu zutenez, helburua guztiz beteta itzuli ziren herrira. “Arraun elkarte modura pozik eta indartsu gatoz, arraun elkarterako beste bost domina eskuratuz eta gazte mailetan guztiek eguneroko entrenamenduan erakusten duten gogoari eta ilusioari indar gehiagoz erantzuteko konpromisoz eta erantzukizunez”.