Lekeitioko Elikagaien Bankurako bilketa egin dute abenduan, Lekeitioko eskolan. Marisol Iturraspe Lekeitioko elikagaien bankuko arduradunak azaldu duenez, astelehenean [abenduak 18] eraman zituzten bilketan jasotako
janari, jostailu eta arropak lokalera, eta esker onez hartu zuten eramandako guztia.
Bihar,
Santo Tomas eguneko azokan, mahaia jarriko dutela jakitera eman du Lekeitioko Elikagaien Bankuko kideak. «Liburu eta jostailuen trukaketa egingo dugu euro baten, gero, diru horregaz, falta zaigun janaria erosi ahal izateko».
Laguntza. Aurretik ere, herriko ikastetxeetako laguntza izan du Elikagaien Bankuak. “Lokalera ere etorri dira proiektua ezagutzera”, azaldu du. Oraingo honetan eskolari eskatu diote laguntza, eta hurrengoan, ikastolari luzatuko diotela eskaria esan du Iturraspek.
Lekeitioko eskolako umeak Txabi Txakartegi pediatragaz. Argazkia: Lekeitioko Eskola
“Pozik” lagundu dute Lekeitioko Eskolako ikasleek.
Proiektu bat ere garatu dute bilketa kanpaina bultzatzeko. Hala, elikagaien ezaugarriak ezagutu, elikagai bankua bisitatu, herriko postontzietan zabaldu dute laguntza eskaera eta Txabi Txakartegi pediatra ere gonbidatu zuten ikastetxera elikaduraren garrantziaz hitz egiteko.