Lekeitioko Musikaia Musika Eskolak emanaldi berezia eskainiko du aurten ere, Gabonen atarian.
Barikuan [abenduak 22],
19:00etako mezaren ondoren, eskainiko dute kontzertua
Andra Mariaren Zeruratzea basilikan.
Musika Eskolako zuzendariek aurreratu dutenez, ia ikasle guztiak, 5 urtetik 80 urtera arte, hartuko dute parte emanaldian, talde handi zein txikietan: musika tailerra, koral txiki, korala, saxofoi taldea, bibolinak eta klarineteak, besteak beste. Horiez gain, sortu berria den
Helduen Abesbatzak ere debuta egingo duela azaldu dute.
Musikaia Musika Eskolako ikasleak. Argazkia: Musikaia
Musikari dagokionez, Gabon kantez gain beste musika lan batzuk ere joko dituzte gutxi gorabehera ordu bete inguruko kontzertuan. Leonard Cohenen
Hallelujah, beste batzuren artean.
Gabon kontzertuagaz gain, Lekeitioko kaleak alaitzen ere ibiliko dira Musikaiako ikasleak egunotan. Bihar [abenduak 21]
Santo Tomas egunez, kalejiran aterako da Musika Eskolako Trikiti Taldea. Zapatuan [abenduak 23] berriz,
Olentzeroren kalejira alaitzera aterako dira eskolako trikitilariak.