Urtero egin bezala, Berriatua eta Markina-Xemeingo Tarine musika eskolak Gabon Emanaldia eskainiko du bihar [abenduak 21], 18:00etan, Mendibarren frontoian. Emanaldiak Gabon kutsua edukiko duela eta musikari askok parte hartuko dutela aurreratu dute.
Ikuskizuna Gabonetara arte
ikasleek egindakoa ikusteko emanaldia izango da. «Musika eskolako talde guztiek parte hartuko dute saioan», esan dute Tarinekoek. Hala, Kamara Taldea, Ixura taldea, Trikipand, hizkuntza musikaleko ikasleak eta beste asko igoko dira Mendibarren frontoian ipiniko duten agertokira. «Talde batzuk handiak izango dira, eta beste batzuk txikiagoak». Pianoa joko duen bikote bat ere ariko da.
Oro har, emanaldia ikus-entzuleen entzumena gozatzeko saioa izango dela esan dute. «Ordubete inguruko emanaldia izango da. Frontoia ilun-ilun egongo da, bakarrik agertokia egongo da argiztatuta».
Tarinek iazko Gabonetan eskainitako saioa.
Errepertorioari dagokionez, talde bakoitzak bere estiloko piezak eskainiko ditu. «Beraz, estilo guztiak biltzen dituen emanaldia izango da». Haizezko instrumentuak, sokazkoak, perkusioa… Ikus-entzun ahalko dira. «Emanaldiak musika estilo guztiak bateratuko ditu».
Horrela ba, emanaldia entzutera hurreratzeko gonbitea egin die Tarinek musikarien gurasoei eta baita ere gainerako herritarrek.
Bestea alde batetik, hilaren 29an
Eresoinka taldea Markina-Xemeinen ariko da, Tarinek antolatuta.
Eresoinka Lapurdin erbesteratutako 110 euskal artistez osatutako koru talde mistoa da. Aurreratu dutenez, talde horrek herriko hiru gunetan eskainiko ditu saioak. «18:00etan hasiko dira, eta 19:00ak bitartean Markina-Xemeingo hiru gunetan joko dute. Bakoitzean 20 minutu inguruko saioak eskainiko dituzte».