Haurtzaroan jolasak eta jostailuek duten garrantziaz jabetuta adin bakoitzerako egokiak diren eta hezkidetza sustatzen duten jolas eta ipuinak aukeratzeko gakoak zehazten dituen gida kaleratu du, aurten ere, Lekeitioko Udalak. Ipuin batzuk ere gomendatzen dituzte adinaren arabera, guztiak euskaraz.
Umeak, egurrezko jolasekin jolasten.
“Haurtzaroa, bizitzako aldi erabakigarria da, etapa honetan zehar pertsonen rol sozialak, autoestimua, errespetua, lankidetza eta beste hainbat balore finkatzen baitira”, adierazi du udalak. Umeek jolasen bitartez ezagutu eta besteekin erlazionatzen ikasten dutela eta jolas eta ipuinek funtzio hezitzailea dutela gaineratu dute, eta arrazoi horregatik ezin daitezkeela elementu neutraltzat hartu.
“Jolasek ez dute sexurik. Ez dago nesken jostailuirik eta mutilen jostailurik. Pertsonak sexuka bereiztea erabaki kulturala da”, diote udaletik. Eta beraz, berdintasunean oinarrituriko baloreak zabaltzeko materiala ezagutarazi nahi izan dute kaleratu duten agiriaren bidez.
–
Jostailu eta ipuin ez sexistak aukeratzeko gida
–
Jostailu eta ipuin ez sexisten helburuak
Jakinarazi dutenez, gidak
Kontsumobideren diru-laguntza jaso du eta ikastetxeen bidez helarazi dira familietara. “Kitto Merkatari Elkarteko kideen artean ere banatu dira eta udal eraikinetan ere eskuragarri daude”.
Bestalde, honen guztiaren harira, eta Kontsumobideren laguntzarekin bai eta ere, apika taldearen
Haur jolasa ipuin antzeztua egongo da abenduaren 26an, 18:00etan, kultur etxeko Txitxin tokian, 4 urtetik gorako haur eta familientzat.