Iaz jarri zuten martxan Ziortza-Bolibarko Kulturgunean KZgunea, eta hilabete honetan eskainiko dituzte
lehenengo ikastaroak.
Bi ikastaro daude aukeran, eta batean zein bestean parte hartzeko asmoa daukatenek
bihar dute
izena emateko azken eguna [urtarrilak 10]. Udaletxean izena eman behar da, 15:00ak baino lehenago: 94-616 57 27. Ikastaroak doakoak dira.
Datorren astean hasiko dira ikastaroak; biak ala biak
hilaren 15etik 26ra izango dira goizez, eta 20 orduko iraupena daukate.
Oinarrizko Internet. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi ikastaroa 09:00etatik 11:00etara emango dute.
Ofimatika tresnak-LibreOffice ikastaroa, ostera, 11:00etan hasi eta 13:00etan amaituko da.
2016ko urrian inauguratu zuten Kulturgunea, eta herritarrek egunero dute KZguneko ordenagailuak erabiltzeko aukera. 09:00etatik 21:00etara sartu daiteke txartelagaz.