Trolebu elkarteak Euskal Herriko sortzaile eta zinemagileek egindako lanak eskaintzen ditu, eta ziklo horren barruan beste saio bat egingo dute astelehenean [urtarrilak 15]. La Casa de mi padre filma ikusteko aukera egongo da Udal Areto Nagusian, 19:30etik aurrera.
Gorka Mertxan zuzendari donostiarraren lehenengo lan luzea da, eta 2008ko Donostiako Zinemaldiko Euskal Zinemaren Egunean estreinatu zuten. 2007ko udan filmatutako pelikula euskal gatazka politikoari buruzkoa da, eta izenburuak Gabriel Arestiren Nire aitaren etxea defendituko dut poemari egiten dio erreferentzia. Carmelo Gomez, Juan Jose Ballesta, Veronica Etxegi, Alex Angulo eta Emma Suarez aktore ezagunak ageri dira filmean.
Sinopsia. Argentinan 10 urte egon ostean, Txomin Garai enpresari eta pilotari ohia jaioterrira itzultzen da bere emazte eta alabagaz. Azken urteotan ez du harremanik izan bere anaia Koldogaz, iraganean politika kontuengatik elkarrengandik aldendu zirelako. Orain hiltzorian dagoen anaiak mesede bat eskatu dio Txomini; bere seme nerabea “bide onean” jartzen laguntzea. Gaizka semea etorkizun handiko pilotaria da, baina ez du bere arreta osoa horretan jarrita. Txominek pilota aitzakia bezala erabiliko du Gaizkarengana gerturatzeko.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.