Errealeko atzelariak min hartu zuen
ezker hankan eta astelehenean [urtarrilak 8] egindako erresonantzia magnetikoan
1. graduko lesioa antzeman zioten soleo giharrean.
Errealeko zerbitzu medikuek jakitera eman dutenaren arabera fisioterapia tratamendua jaso eta atseden hartu beharko du Martinezek. Zelaietara itzultzeko
data zehatzik ez dute jarri medikuek, esan baitute bere itzulera lesioak daukan eboluzioaren araberakoa izango dela. Horregatik baieztatuta dago domekan 20:45ean Anoetan jokatu beharreko neurketa
jokatzerik ez duela edukiko, La Ligako lehen itzuliko azken neurketa izango dena hain zuzen.
Martinez ligako azken jardunaldian Leganesen aurka jokatutako partiduan. Argazkia: La Liga