Olatu amaiezina "beharrezkoa da", euskarak arnasa hartzen jarraitzeko

Minbiziaren Aurkako Gipuzkoako Elkartearen loteriak saria jaso du

Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteak Gabonetako loteriaren zozketan jokatutako 34.388 zenbakia saritua izan da. Hain zuzen ere zenbaki horri dagokion partizipazio bakoitzeko 2,5 euroko saria egokitu da. Sari hauek BBVA banketxearen bulegoetan kobratu ahal izango dira 10:00ak arte. Banketxean ez ezik, Donostian, Eibarren, Tolosan, Zumarragan, Irunen eta Zarautzen elkarteak dituen egoitzetan ere jaso ahalko da dirua. Eibarren dagoen Debabarreneko bulegoan astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00era bitartean kobratu ahalko dira txartel bakoitzeko 2,5 euroak.
Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunean egindako mosaikoa, elizako eskaileretan.

Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunean egindako mosaikoa, elizako eskaileretan.