Astrak egindako zozketako irabazleak zeintzuk diren jakitera eman dute. Guztira, hiru sari dituzte banatzeke, eta lehenengo saria Errigoitira joan da. Maria Pilarri suertatu zaio produktu anitzez osatutako otzara, berak izan baitu 1.492 zenbaki saritua...

Astrak egindako zozketako irabazleak zeintzuk diren jakitera eman dute. Guztira, hiru sari dituzte banatzeke, eta lehenengo saria Errigoitira joan da. Maria Pilarri suertatu zaio produktu anitzez osatutako otzara, berak izan baitu 1.492 zenbaki saritua, eta haren alabak jaso du oparia argazkian. Bigarren saritua 170 zenbakia da, eta horren jabeak 10 lagunentzako
kostering-a egiteko aukera edukiko du Sokaireren eskutik. Astrako material sorta jasoko du, berriz, hirugarren zenbaki saritua daukanak: 891. Irabazleek hilabeteko epea daukate saria eskuratzeko.