Ikerketa bat egin dute herritarrek
Herri Busa noiz erabiltzen duten eta bidaia bakoitzean zenbat erabiltzaile dauden ikusi eta ondorioak ateratzeko. Ondarroako Udalak ondorioztatu du goizeko lehen bidaiatik hasi eta arratsaldera arte “
erabilera iraunkorra” daukala autobusak.
19:30ak aldera, ostera, bidaiari kopurua
asko jaisten dela azpimarratu dute, bidaia bakoitzean bakarrik bi edo hiru lagun joateraino. Gehitu dute bidai hori “ezin duela Herri Busak egin”, beraz, Ondarroako Udalak akordioa lortu duela
Bizkaibusekin “lineaz kanpo geratzen diren autobusek ordu horietan herritarrak hartu ditzaten Ondarroa barruan”.
Herri Busa, Kamiñazpiko geralekuan.
Gaineratu dute zerbitzuaren
bideragarritasuna bermatzeko bidaien prezioa 0,80 zentimora igoko dela herritarrentzat;
jubilatuek aldiz 0,50 euro ordaindu beharko dituzte hemendik aurrera.
Guzti honek
2016an dauka jatorria. Hainbat herritarren eskaria kontuan hartuz Herri Busaren zerbitzuagaz jarraitzeko apustua egin zuen Ondarroako Udalak. Zerbitzuak daukan kostuaren
bideragarritasuna zalantzan jarri bazen ere, egin zen ikerketaren ondorioz zenbait moldaketa egin eta zerbitzua hobetu nahi izan du udalak.