Domeka honetan emango diete hasiera
Mutrikuko Udalak antolatutako jardunaldiei. Lehen emanaldia domekan bertan izango da, 18:00etan Zabielen. Bertan,
Tor magoaren ikuskizunaz gozatzeko aukera egongo da, doan.
Hurrengo ekitaldia, ostera, astebete beranduago izango da. Urtarrilaren 28an Maisu Jakintsu eta Tximis Magoa konpainiaren
Ilusioen Asmatzailea ikuskizuna eskainiko dute Miruaitz frontoian, 18:00etan. Udaletik zehaztu dutenez ekitaldi horretara sartzeko
sarrera 3 eurokoa izango da, eta sarrerak Mutrikuko turismo bulegoan egongo dira salgai datorren astetik aurrera.
Tor magoak bere ikuskizuna eskainiko du domekan. Argazkia: Tor magoa