Organikoaren bilketari buruzko informazio saioa egingo dute Ziortza-Bolibarren
Organikoaren bilketagaz hastear daude Ziortza-Bolibarren, eta bizilagunak behar bezala informatzeko helburuagaz, informazio saioa egingo dute martitzenean [urtarrilak 23].
Hala, azalpenak emateagaz batera, materiala ere banatuko dute herritarren artean, goizez zein arratsaldez. Zehatz esateko, 10:00etatik 14:00etara, eta 16:00etatik 20:00etara egongo dira Simon Bolivar plazan.
Halaber, beste hainbat udalerrietan egin moduan, herritarrak informatu eta materiala banatzeko etxez etxeko kanpaina bat egingo dutela ere jakitera eman dute.
Kaleetan jarriko dituzten edukiontzi marroietan animali zein jatorri begetaleko hondakinak bilduko dituzte.
Konposta. Lea Artibai Amankomunazgoaren Lurretik Lurrera kanpainaren barruan, hondakinen %42a konposatu daitekeen materia organikoa dela gogora ekarri dute.
Hala, Ziortza-Bolibarren 2016ko apirilean hasi ziren auzokonpostagaz eta autokonpostagaz. Ziortza-Bolibarko udalak eta Lea Artibai Amankomunazgoak jarri zuten martxan ekimena, eta bizilagunak informatzeko eta materiala jasotzeko ikastaro bat eman zuten.