Sahararrentzat elikagaiak batzen ari dira Aulestin
Aurreko urteetan egin legez, Aulestiko Udalak Sahararako janari bilketa antolatu du. Gailetak, kakao hautsa, umeentzat esne hautsa, indabak, garbantzoak, lentejak, arroza, azukrea eta konpresak batzen ari dira, udaletxean, Urregarai Herri Eskolan eta Josune eta Kantoko dendetan.
Astelehenean hasi zuten bilketa, eta herritarrek otsailaren 2a arte dute haien ekarpena egiteko aukera.