Tradizioari eutsiz, beste urte batez sanbizenteak ospatuko dituzte aulestiarrek eta munitibartarrek.
Munitibarren asteburu honetan elkartuko dira bizilagunak, eta
Aulestin, ostera,
hurrengo asteburuan dute hitzordua
Narea auzoan.
Munitibarren euria, txingorra zein elurra eginez gero, prestatutako ekintza guztietaz gozatzeko aukera bermatu gura izan dute, eta horretarako
karpa bat jarriko dutela jakitera eman dute. Hain zuzen, horixe da aurtengo jaien nobedade nagusia eta ekintza gehienak bertan izango dira.
Bertso saio literario bategaz hasiko dituzte jaiak bihar arratsaldean. Horretarako,
Unai Elorriaga idazlea eta Maddalen Arzallus eta Jon Martin bertsolariak gonbidatu dituzte. Hala, Elorriagak gai-jartzaile papera beteko du; hainbat pasarte literario irakurri, eta horiei loturiko gaiak proposatuko dizkie bertsolariei. Beraz, bertso saio baten ohiko moldeak hautsi gabe, literaturaz gozatzeko aukera eskainiko dute.
Zapaturako, ostera, adin eta gustu guztietarako egitaraua daukate. Goizean frontoian egongo diren puzgarri eta jolasetan ondo pasatzeko aukera paregabea izango dute ume eta gaztetxoek. Eguerdian Boga garagardo dastaketa egingo dute.
Bestalde, arratsaldean lehiatuko duten Mus Txapelketan
lehenengo hiru bikote sailkatuentzat sariak egongo direla zehaztu dute.
Pizza fest! da aurtengo nobedadeetako bat. Ansotegi Hoteleko ordezkarien eskutik, ume, gazte zein nagusiek
pizzak dastatzeko aukera izango dute. Ondoren, askotariko doinu eta erritmo biziek hartuko dute karpa, The Riff Truckers eta Eskupitajo musika taldeekin, eta Elvis Cano Djarekin.
2016ko jaietako Narea auzoko dema.
Dema ikusgarria. Aulestiarrek, berriz, musean jokatzen ekingo diete jaiei. Txapelketako irabazleek 200 euro eta txapelak jasoko dituzte; bigarren bikote sailkatuarentzat 120 euroko saria egongo da, eta hirugarren geratzen den bikoteak 90 euro irabaziko ditu.
Biharamunean jaietan hutsik egiten ez duen dema ikusgarriak erakarriko du herritarren arreta. Oraingo honetan, Aulestiko Ubillotsen
Titan zaldiaren eta Munitibarreko Motrolloren
Lucy zaldiaren arteko norgehiagoka egongo da. Artia harriagaz 20 minutuko saio bana burutuko dute, eta demak irauten duen bitartean kiniela egingo dute.
Arratsaldean Briska Txapelketa lehiatuko dute. Bikote irabazleak 180 euro eta zapiak hartuko ditu. Bigarren bikoteak 120 euro jasoko ditu, eta hirugarrenak 90 euro.
EGITARAUAK:
MUNITIBAR:
BIHAR
- 19:30. Unai Elorriaga idazleagaz eta Maddalen Arzallus eta Jon Martin bertsolariekaz bertso-saio literarioa, karpan.
ETZI
- 11:30. Puzgarriak eta jolasak, frontoian.
- 12:30. Boga garagardo dastaketa, karpan.
- 16:30. Mus Txapelketarako izen ematea udaletxean (20 euro bikoteko).
- 17:00. Mus Txapelketa.
- 20:00. Pizza fest! Ansotegi Hotelaren eskutik, karpan.
- 21:00. Kontzertuak, karpan: The Riff Truckers, Eskupitajo eta DJ Elvis Caino.
DOMEKA
- 16:30. Pilota jaialadia, frontoian.
ASTELEHENA
AULESTI:
URTARRILAK 26, BARIKUA
- 20:30. Mus Txapelketa (pintxoak eta edaria egongo dira).
URTARRILAK 27, ZAPATUA
- 12:00. Meza auzoko ermitan.
- Ostean. Umeen jolasak auzoko trikitilariek alaituta.
- 13:00. Aulestiko Ubillotsen eta Munitibarko Motrolloren arteko dema.
- 17:00. Briska Txapelketa.
- 23:30. Esteibar eta Obietagaz erromeria.