Ondarroako Udalak esan duenez guztira
3.564 dira Ondarroan banatu behar diren organikoa birziklatzeko kit-ak. Iragan larunbatean eduki zuten aukera Alamedan kit-ak jasotzeko zeukatenek birziklatu ahal izateko materiala hartzeko aukera. Argitu dute
zapatuan 162 kit banatu zirela; horiez gain txartela galdutakoek edo materialen bategaz arazoa zeukatenek ere horiek aldatzeko aukera eduki zuten.
Hondakin organikoak.
Ondarrutarren %70,65ak jaso du organikoa birziklatu ahal izateko kit-a, azaroan banaketa hasi zenetik orain arte. Denera, 3.564 banatu behar dira, beraz oraindik 1.046 kit geratzen dira banatzeko. Materiala ez daukatenek
udaletxean eskatu dezakete.
Ondarroako Udaletik
pozik daude egin den banaketagaz eta lortzen ari diren emaitzagaz: “emaitza ikusgarriak lortu dira”.
HONEKIN LOTUTA: