Domekan [urtarrilak 21] eskainiko du ohiko kontzertua Mutrikuko Musika Bandak.
Zabiel kultur etxean eskainiko dute emanaldia,
13:00ean hasita.
Josean Pascual izango da kontzertua zuzenduko duena. Egun horretan Komentuan egiten den mezaren aurretik eta mezaren ostean
kalejira ere egingo dutela gogora ekarri dute bandako ordezkariek.
Hauek dira kontzertuan eskainiko dituzten
piezak:
Aguero (J. Franco),
Fantasía vasca nº2 (D. Borea),
En un mercado persa (A. W. Ketelbey),
Mutrikuar abestiak (I. Lekube),
Fantasía de la ópera Carmen (Bizet) eta
Grease (W. Hautvast). Urtero herritarrentzat berezia izaten den Iñaki Lekubek moldatutako
Mutrikuar abestiak ez da faltako aurten ere.
Mutrikuko Musika Bandako kideek
herritar guztiak gonbidatu nahi izan dituzte Zabieleko kontzertura.
Mutrikuko Musika Banda.