Lekeitioko Emakumea eta Berdintasun Batzordeak antolatuta, aurten ere autodefentsa tailerra egingo da
zapatuan [urtarrilak 27] herriko
kiroldegian. Tailerra 9:30etan hasiko da eta 13:00ak arte iraungo du, gero arratsaldean berriz jarraitzeko 16:30etatik 20:00ak arte.
Tailer hau
14 eta 18 urte bitarteko neska gazteei zuzenduko data dagoela zehaztu dute, eta
Lekeitioko Udaleko facebookean agertzen den autodefentsa tailerraren atalean eman dezakete izena parte hartu nahi duten guztiek.