Lea-Artibaiko EH Bilduk antolatuta, hondakinen kudeaketari buruzko mahai ingurua egongo da zapatuan [urtarrilak 27], 10:30ean hasita, Markina-Xemeingo kultur aretoan. Lea-Artibaiko hondakin bilketa sistema berriaren inguruan berba egiteaz gain, bertaratzen direnek beste herri batzuetako esperientzian bertatik bertara ezagutzeko aukera edukiko dute.
Mahai inguruan
ondokoek parte hartuko dute: Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra (Gipuzkoako Hondakin Kudeaketako lehendakari ohia), Gorka Bueno Mendieta (EHUko Bilboko Ingenieritza eskolako irakaslea), Jon Arriola Espilla (Berriatuko alkatea) eta Xabier Arregi Iparragirre (Usurbilgo alkatea).
- Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra: Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketako lehendakari izan zenetik hondakinen kudeaketan eduki duen esperientzia mahairatuko du.
- Gorka Bueno Mendieta: EHUko irakaslea izateaz gain, Zabalgarbiri buruz ikerketa bat egin du, eta horren berri emango du.
- Jon Arriola Espilla: Lea-Artibaiko hondakin bilketa sistemaren nondik norakoak azalduko ditu.
- Xabier Arregi Iparragirre: Usurbilgo alkateak nekazariekin elkarlanean konposta bideratzeko abian jarri berri duten proiektu pilotu baten berri emango du.